XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Baina, esan bezala, soziolinguistikoki emanda datorkigun egoeraz gain, edota hobeto adieraziaz, abiapuntuzko hizkuntz egoera ezagututa, gizabanakoaren nortasun-baloreak garatzean zeri ekin beharko liokete hemen aurkezten ari den diseinuaren ardatzek?:

Lehenengo eta behin gogorarazi Kultur gutxiagotuak eta Pentsamentuaren independentzia izenburuko atalean jorratutakoa.

Hau da, gure kasuko elebidun gehikorrak (euskararen aldekoak) sortzailegoak dirudite kenkorrak baino, pentsamentu dibergentea ekoizten dute (galdera berdinaren aurrean estatistikoki ohizkoak ez diren erantzun motak ematen dituzte) jasotzen duten informaziorako antolaketa modu berezien jabe diren bitartean.

Bai elebakarrak, baita erdararen aldeko elebidunak ere (elebidun kenkorrak) errealitatea sailkatzerakoan erizpide bakar bat erabiltzeko joera daukate (txirotasun kognitiboa/iker-tresnaren menpekotasuna).

Euskararen aldeko elebidunek, ordea, informazioa erizpide bat baino gehiago erabiliz sailkatzen dute (aberastasun kognitiboa/iker-tresnetatik askeak) eta gaitasun kognitibo malguagoaz azaltzen zaizkigu.

Finean, gizabanakoaren nortasun garapenerako euskararen aldeko elebidunak agertzen dituen ezaugarri kognitiboak emankorragoak izaten direla elebidun kenkorrenak baino argi eta garbi uzten du eskolako hizkuntz eta hezkuntz lanetarako euskal irakaskuntza areagotzearen premia eskolatzean zehar ahal den eta euskararen presentzia handiagoa bermatuz.

4.- Aipatutako euskal eskolakuntza horri eraginkorki eusteko elebitasuna hitzak iadanik ez du balio handirik izaten.

Elebiduntasun indizeak, ordea, hizkuntzen arteko ukipen egoera jakin batean norbanakoaren joeraren berri diakronikoki erakusteaz gain, eskola-taldeak zein tankera kognitiboak antzemateko iker-tresna baliogarria dirudi.

Horren arabera, eta ohizko eredugarritasun ekibokoa (A,B,D.) gaindituz, lagun dezake eskolako hizkuntz/hezkuntzazko estrategiak ondorioztatzen.

5.- Ildo honetatik heldu daiteke Gaztelera bigarren hizkuntza arazoetara.

Guztiau alboraturik, ordea, nahitanahiez eta frogatu dugunez, euskararen ordezkapena eta bere minorizatze prozedura besterik ez da areagotzen.

Horrexegatik, egun, inoiz ez bezala euskal irakaskuntzaren normalkuntzarako bidean gazteleraren irakaskuntzak berebiziko garrantzia hartzen du eta bai baldintza soziolinguistikoak kontutan izanik, baita zientzi kognitiboei kasu eginez ere euskarazko irakaskuntza bermatzea ezinbesteko aldarrikapena bihurtzen zaigu.

Euskaldunei zein jatorrizko erdaldunei ere, arrazoi desberdinengatik goian adierazi dugunez, euskarazko hezkuntza zor zaie.

Bertatik, bigarren zein hirugarren edota laugarren hizkuntzaren irakaskuntza elebidun gehikorrak lortuz...